GOSEAK AKABATUAK liburuaren aurkezpena. NOR Euskal Herria Antiespezista
GOSEAK AKABATUAK liburuaren aurkezpena. NOR Euskal Herria Antiespezista
hace 1 mes
Antiliburudenda
Calle dos de Mayo N°2
common.add_to_calendar
event.download_flyer

Goseak akabatuak: animalien eskubideen ekonomia politikoa.

Goseak akabatuak liburuak menderakuntzaren, boterearen eta hierarkiaren izaera orokortua ulertzeko giltzarriak lantzen ditu, kontsumogaien, lanean, ondasunean eta bizitzan arreta jarrita. Gizakien eta animalien zapalkuntzen arteko intersekzioak aztertzen ditu kapitalismoaren esplotazio-dinamikaren barruan.

Ekonomia marxistaren oinarrizko ideiak hartuaz, kritika anarkista zabal bati bide eginaz eta animalien eskubideen aldeko mugimenduari begirada kritikoa uztartuz, Bob Torresek pentsamendu antikapitalista tradizionala desafiatzen du eta animalien erabilpena, industrian nahiz platerean, abolitzea defendatzen du.

Liburu honek, datozen urteetan eztabaida luze eta sakona sortzea du helburu, mugimendu antiespezistan eta ingurune antikapitalistan.