EULALIA ABAITUA
EULALIA ABAITUA
4 months ago
Arroka Herri Tailerra
Bilbo Zaharra 15

Argazkigintza tresna bikaina izan da 100 urte baino gehiagotan gure ingurunea eta egunerokotasuna islatzeko. Hala ere, tamalez, sarritan ahaztuta geratu dira arte honetan jardundako emakumeak, eta beraiekin batera garai hartako argazkietan ageri diren emakumeen ikuspegiak. Honen adibide dugu Eulalia Abaitua Allende-Salazar, argazkilaritzaren aitzindaria izana eta ezagutzen dugun lehen euskal emakume argazkilaria.

Martxoaren 8tik aurrera Arroka Herri Tailerrean antolatutako erakusketa honetan begirada atzera botako dugu Eulalia Abaituak utzitako artxibo historikoaren parte diren argazki hautaketa bat ikusgai jarriz. Horrekin batera, Eulalia Abaituak ateratako hainbat argazkitan oinarrituta dauden eta argazkilariari ohore egiten dioten ilustrazioak erakusgai egongo dira Leire Olalderen eskutik.

Hurbildu ezagutzera!

La fotografía lleva más de 100 años siendo una gran herramienta para reflejar nuestro entorno y cotidianidad. Por desgracia las mujeres que han ejercido este arte han quedado con frecuencia olvidadas, y junto a ellas las perspectivas de las mujeres que han tenido presencia en sus fotos. Tenemos como ejemplo de ello a Eulalia Abaitua Allende-Salazar, una pionera considerada la primera fotógrafa vasca de la que tenemos constancia.

En la exposición organizada desde el 8 de marzo en Arroka Herri Tailerra expondremos una selección de fotos que pertenecen al amplio archivo histórico que nos proporcionó Eulalia Abaitua. Asimismo, estarán expuestas varias ilustraciones en honor a la fotógrafa basadas en sus fotos de la mano de Leire Olalde.

🗓️ Martxoak 8

⏰ 19:00etan

📌 Arroka Herri Tailerra (Bilbao la vieja 15)