1983 - UHOLDEAK BILBO ZAHARREAN
1983 - UHOLDEAK BILBO ZAHARREAN
hace 8 meses
Arroka Herri Tailerra
Bilbo Zaharra 15
common.add_to_calendar
event.download_flyer

1983

Suntsipena eta elkartasuna

1983ko abuztuaren 26an, Bizkaiak inoizko uholderik larrienak jasan zituen. Aste

Nagusian, Tanta Hotza izenaz ezagutzen den fenomenoak 600 litro euri bota zituen metro

koadroko 24 ordutan jarraian, Euskal Herriko ehun herri baino gehiago urak hartuta. 34

hildako eta 5 desagertu izan ziren, baita lehengo 200.000 milioi pezetako (1.200 milioi

euro) kalte materialak ere.

Lehenengo erreakzioa elkartasun olatu ikusgarria izan zen, hiri bat, herri batzuk, lokatzez

eta suntsipenez urpetuak, normaltasunera itzultzen saiatzeko.

40 urte geroago, auzoko eta inguruetako argazki-sorta honen bidez, une horiek zer esan

nahi izan zuten gogoratu nahi dugu; eta elkartasun-olatu hori berriro gerta ote zitekeen

pentsatu ere, gaur egungo gizartea dela eta, nolabaiteko zalantzarekin.

Abuztuaren 17an erakusketari hasiera emango diogu eta irailaren erdialdera arte

egongo da zabalik.